
Amets ARZALLUS ANTIA
Amets Arzallus Antia Hendaian sortu zen 1983an. Ikasketak Seaskako ikastoletan egin ondotik Leioara joan zen kazetaritza ikastera.
Nagusiki bertsolaritzan aritzen da egun, baina tarteka kazetaritza edo idazle lanetan ere bai. 2018an hasi zen Irungo Harrera sarean migranteei laguntzen, eta han sortu zen Ibrahimarekin idatzitako liburua, Miñan.