
Ibrahima BALDE
Ibrahima Balde Ginean sortu zen 1994an. Hamairu urterekin aita galdu zuen, eta haurride zaharrena izanik bere bizkar gelditu zen familiaren ardura. Kamioi gidari izan nahi bazuen ere, bere anaia gazteak Europarako bidea hartu zuela jakin zuenean haren arrastoen atzetik abiatu zen, hura etxera itzularazi nahiz. Bide horretan Afrika iparralde osoa zeharkatu zuen, egoera gordinenak biziz, azkenean Europarako bidea hartu arte. 2018an iritsi zen Euskal Herrira, eta gaur egun Madrilen bizi da mekanikako formakuntza bat eginez.