Petra Juriša Zagreben (Kroazia) jaio zen 2005ean. Haurtzaroan hasi zen akordeoia jotzen. Bere talentu naturalak Rudolf Matz Musika Eskolan ikastera eraman zuen, eta ondoren Zagrebeko Elly Bašić Kontserbatorioan, Gordana Šuštićekin, bera Kieveko (Ukraina) Petro Tchaikovsky Musika Akademia Nazionaleko ikasle ohia izan zena.
Bela Brichzin Munichen (Alemania) jaio zen, 2005ean ere. Oso gaztetatik hasi zen akordeoiaren munduan, eta Municheko Hochschule für Musik und Theater-en ikasi zuen Marko Sevarlic akordeoi-jotzaile serbiarrarekin. Sevarlic akordeoi-jotzaile hori Iñaki Alberdiren ikasle ohia izan zen Donostiako Musikene Goi Mailako Kontserbatorioan.
Bi talentu gazteak Donostian ezagutu ziren, Musikene Goi Mailako Kontserbatorioan, Iñaki Alberdi eta Miren Iñargaren klaseetan. Han sortu zuten Berisa Bikotea eta bi akordeoientzako errepertorio paregabea sortzen eta nazioarteko lehiaketetan sariak irabazten hasi ziren.
2024ko abenduan, Bela Brichzinek Arasateko akordeoi lehiaketa irabazi zuen.
Duela gutxi, 2025eko maiatzean, Petra Jurišak Solothurn-eko (Züriche) Suitzako Akordeoi Lehiaketa ospetsuan bikaintasun saria irabazi zuen kategoria klasikoan.
Bikote gisa, Suitzako Akordeoi Lehiaketan Ganbera Musika Saria irabazi zuten. Duela gutxi Musikene Ganbera Musika Lehiaketa irabazi dute, eta horri esker Baionako Haizebegi Jaialdira gonbidapena jaso zuten (2025eko urrian). Beren ibilbide profesionalaren hasieran, bikoteak Joseph Macerollo maisu kanadarraren gidaritzapean egon da, eta harekin aldizka lan egin dute.
Berisa Bikoteak estilo askotariko piezen programa bat interpretatzen du, barrokotik garaikideraino, Soler, Ligeti, Wessmann eta Stanilanden lanen transkripzioak barne. Haizebegi Jaialdirako, Arvo Pärt estoniar konpositorearen Fratresen transkripzio batean lanean hasi dira, 1977an konposatutako lana edozein instrumentu motatan jo daitekeena.

